ONCE Fundazioan, pertsona desgaituen bizi-kalitatea hobetzeko konpromisoa gidari dugula, modu aktiboan jarraitzen ditugu arauzko eboluzioak Europa eta estatu mailan, pertsona desgaituen eta hauen familien eskubideetan eragina badute.
Estatu mailan
Hori dela eta, CERMIrekin lankidetzan, pertsona desgaituen egoera hobetzeko lanean jardungo gara enpleguan, zerga arloan, osasunean edo Gizarte Segurantzan.
Zalantzarik gabe, 2013ko lege arloko zedarri nagusia azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretu Legegilea izan zen, Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen eta horien gizarteratzearen Lege Orokorreko testu bategina onartzen duena; testu honetan lehenengo aldiz bateratu ziren gai honi buruz zeuden arau guztiak: Pertsona desgaituen gizarteratzeko Legea (LISMI), 1982koa; pertsona desgaituen aukera-berdintasunaren, ez bereizkeriaren eta irisgarritasun unibertsalaren Legea (LIONDAU), 2003koa eta desgaitasuna duten pertsonen arau-hauste eta zehapen erregimena ezartzen duena aukera berdintasunaren, bereizkeria ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren alorrean, 2007koa. Baina Errege Dekretu Legegile hau legeen batura hutsa baino gehiago da. Aipatutako arau denak eguneratu eta harmonizatu egin dira Pertsona Desgaituen Eskubideen Nazioarteko Konbentzioaren arabera; hau da, aurreko hamarkadetan nagusi izan zen laguntza kontzeptua gainditu egin da.
Irisgarritasunaren arloan ere aurrerapen handiak izan dira (adib. 8/2013 Legea, ekainaren 26koa, birgaitzeari eta hiri-berroneratze eta -berrikuntzari buruzkoa), garraioetan ( lehorreko garraioak antolatzeari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea aldatzen duena eta aireko segurtasunaren uztailaren 7ko 21/2003 Legea) edo enpleguan eta Gizarte Segurantzan (Ekintzaileari laguntzeko, hazkundea sustatzeko eta enplegua sortzeko neurriei buruzko uztailaren 26ko 11/2013 Legea edo 14/2013 Legea, irailaren 27koa, ekintzaileei eta beren nazioartekotzeari laguntzekoa), batzuk aipatzearren.
Hau bezalako lege arloko aurrerapenetan funtsezkoa izan da ONCE Fundazioaren parte hartzea lege arloko behatokirik nagusienetan eta eragile juridikoekin lankidetzan aritzea ere bai; hala nola, espainiar abokatutza kontseilu orokorrarekin, notariotzaren kontseilu orokorrarekin, botere judizialaren kontseilu orokorrak sustatutako justizia eta desgaitasunaren foroarekin eta desgaitasunari buruzko errege patronatuarekin.
Desgaitasunari buruzko araudiaren informazio gehiago lortzeko, esteka honetan kontsultatu daiteke: http://www.discapnet.es/Castellano/areastematicas/derechos/Paginas/default.aspx
Europa mailan
2012 eta 2013 artean batetik aipatu beharra dago europar normalizazioari buruzko 1025/2012 Erregelamendua, espainiar ordenamendu juridikoan zuzenean ezarri daitekeen zuzenbide positiboa eta horren arabera europar normalizazio sistemak kontuan izan behar du Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Konbentzioa; bestetik, 2012/29/EB Zuzentaraua dago, delituen biktimen eskubideei eta babesari buruzkoa; bere 15. oinarrian xedatzen du estatu kideek desgaitasunarekiko biktimak zaindu behar dituztela Zuzentarau horretan ezarritako eskubideak gainerakoekin berdintasunean izan ditzaten eta hor sartzen da zehapen prozesuak izaten diren lokaletarako sarrera erraztea eta informazioa eskura izatea.
Gizarte inbertsioko funtsen europar merkatua sortzeko Araudia formalki hartu izana ere aipatu beharra dago, baita kontratazio publikoari buruzko zuzentarau berria eta egiturazko funtsen araudiak hartu izana ere.
Bestalde, 2012ko otsailaren 8an Europako Batzordeak Europar Fundazioaren Estatutuari buruzko erregelamenduaren proiektua aurkeztu zuen; urrats bat gehiago fundazio sektorea Europa mailan aitortzeko, izan ere horri esker, jada badauden fundazioek edo europar herrialde batean baino gehiagotan aritzen direnek europar fundazio bat sortu ahal izango dute, herrialde bakarrean erregistratua, eta zenbait herrialdetan aritzeko aukera izango dute.
Era berean, izapidetzen ari dira webguneetako irisgarritasunari buruzko zuzentarau proiektua.
Espainia eta Europa mailako arauen arloko aurrerapenik nagusienen informazio zehatzagoa nahi izanez gero, hemen laburpena: