Guri buruz

Aurkezpena

You are in main content

Aurkezpena

Desgaitasuna duten Pertsonen Lankidetzarako eta Gizarteratzeko ONCE Fundazioa 1988ko otsailean sortu zen, ONCEren Kontseilu Nagusiaren erabakiz, eta urte bereko irailean aurkeztu zen gizartearen aurrean, Espainiako itsuen eta desgaitasuna duten pertsonen beste kolektibo batzuen arteko lankidetzarako eta elkartasunerako tresna gisa, haien bizi-baldintzak hobetzeko. ONCEk berak ez ezik, erakunde sortzaile gisa, ONCE Fundazioan ere parte hartzen dute Espainian desgaitasuna duten pertsonen erakunde nagusiek, bere Patronatuaren bidez, hau da, haren gobernu-organo gorenaren bidez,. Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordea (CERMI) ere Fundazioaren kide da. Batzorde horrek Espainian desgaitasuna duten pertsonen erakunde nagusiak biltzen ditu eta gure herrialdean desgaitasuna duten 3,8 milioi pertsona eta haien familiak ordezkatzen ditu.

ONCE Fundazioak ekitaldi bakoitzerako duen finantzaketa-iturri nagusia ONCEko zorizko jokoak merkaturatzetik lortutako diru-sarrera gordinen % 3tik dator. Zifra hori ONCEk gizarte-zerbitzuetara bideratzen dituen hiru eurotatik bat da.