Zer egiten dugu

ILUNION

You are in main content

ILUNION


Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzeari buruzko enpresa-ikuspegia

ILUNIONek ONCEren eta bere Fundazioaren gizarte-ekimena gauzatzen du enpresa-eremuan, eredu aitzindari eta berritzaile batekin eta balio ekonomiko eta sozialen arteko orekari eusten dio.

ILUNIONek 37.907 langile ditu eta, horietatik, 15.370 desgaitasunen bat duten pertsonak dira (% 40,55).  Gainera, desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua sortzeko konpromisoa betetze aldera, ILUNIONek beste gizarte-enpresa batzuetan parte hartzen du eta beste 7.300 lanpostu mantentzen laguntzen du; lanpostu horien % 81 desgaitasuna duten pertsonek betetzen dituzte.

ILUNION, ia 30 urteko esperientzia duena, jarduera-sektore garrantzitsuenetan dago eta liderra da industria-garbitegian, contact centerrean, zerbitzu integraletan, irtenbide teknologikoetan eta irisgarritasun unibertsalean.

ILUNIONek bost dibisiotan hedatzen du bere enpresa-jarduera: Business & Facility Services, Soziosanitarioa, Aholkularitza, Turismoa eta Merkaturatzea. Dibisio horiek 50 jarduera-ildo baino gehiago biltzen dituzte. Espainiako lurralde osoan zehar dago, gutxi gorabehera 500 lantokiekin, eta, horietatik, ia erdiak Enplegu-Zentro Bereziak dira.

ILUNION enpresa-, gizarte- eta ingurumen-arloko proiektu arduratsua da eta kudeaketaren bikaintasuna du helburu, gaitasuna, esperientzia, talentua eta inklusioa gehituz eta lehiakortasuna, berrikuntza, eraginkortasuna eta aniztasuna batuz.