AURREIKUSITAKO JARDUERAK
Errehabilitazio, berreskurapen, egoitza eta doikuntza pertsonal eta sozialeko arloetan arreta sustatzen duten zentroak sortu, berritu eta handitzeko proiektuak, gizarte lehiakorregi honetan hirugarrenen laguntzarik gabe autonomia pertsonaleko gutxieneko mailak lortu ezin dituzten haien bizi-kalitatea hobetzeko eta horrela irisgarritasun unibertsalari lotutako "bizimodu independente" kontzeptuan aurrera egin eta hedatzeko.
GASTU-TIPOLOGIA
Azaldutako jarduerak egiteko behar diren aktibo finkoetako inbertsio-gastuak, hala nola, eraikuntzak edota zaharberritzeak, ekipamenduak eta instalazioak erostea eta proiektuarekin zerikusi zuzena duten beste administrazio- eta kudeaketa-gastuak.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Pertsona juridikoentzako eskari orokorreko inprimakia behar bezala beteta, erakunde eskatzailearen eta aurkeztutako proiektuaren oinarrizko datuekin. Betetzeko txantiloia 1. eranskinean dago.
- Erakundearen identifikazio fiskaleko kodearen fotokopia (IFK).
- Legezko ordezkariaren NAN fotokopia.
- Laguntza-eskaria erakundearen izenean egin duen legezko ordezkariaren ahalen kopia.
- Erakundea eratu zeneko eskrituraren fotokopia.
- Erakundeko estatutuen fotokopia.
- Agiriekin batera adieraziko da, dagokionean, eskaera egin duen erakundea desgaituen zer konfederazio edo federazio nazionaletan dagoen, dagokionean eremu nazionaleko erakunde horiekin urtero egiten den lan-programaren markoan kudeatzeko eskaria. Eskatzailearen eremu autonomiko/nazionaleko erakundearen aitorpena ere aurkeztu ahal izango da, eta erakunde horrek laguntza eskatu duen proiektuaren bideragarritasunaren aldeko txostena aurkeztu dezake, finantzatzeko behar adina bitarteko ekonomiko baduela eta eskatutako funtsak behar bezala aplikatuko direla eskatutako laguntzaren xedera adieraziz.
- Aurrez zerrendatutako agiriez gain, erakundeko legezko ordezkariak bete, zigilatu eta sinatutako ziurtagiria bidali beharko da (txantiloia 5. eranskinean dago) eta hor kreditatu beharko da, azalpenezko moduan eta ez mugatzailean, ONCE Fundazioari aurkeztutako agiri juridikoak egiazkoak direla eta beste alderdi batzuk ere bai, hala nola, erakundeak gizarte segurantzarekin eta ogasun publikoarekin betebeharrak beteta dituela, urteko kontuek (edo enpresaren finantza-egoera islatzen duten agiriek) erakundearen egiazko egoera islatzen dutela, etab. Ziurtagiri honek baimena ematen du, gainera, ONCE Fundazioaren laguntza jasoz gero proiektuaren ikuskaritza egiteko ONCE Fundazioak berak edo honek izendatutako hirugarren batek.
- Egin nahi den proiektuaren azalpen-memoria, erakunde eskatzailearen iritziz planteatutako proiektua hobeto ulertzeko behar den informazio guztiarekin oinarrizko alderdi hauei buruz:
- Erakunde eskatzailearen xedeen eta jardueren azalpen laburra.
- Proiektua egin beharra dagoela adierazten duen justifikazioa.
- Proiektuaren osoko gastua partida desberdinetan zatituta eta horietako bakoitzaren aurrekontuak (adib. makinariaren edota ekipamenduen aurrekontuak, oinarrizko eraikuntza-proiektua edo proiektu-betearazlea, profesionalen zerbitzuen aurrekontua...).
- ONCE Fundazioari eskatutako laguntzaren zenbatekoa.
- Proiektuaren zenbateko osoa finantzatzeko plana , erakundeak berak egitea aurreikusten duen zenbatekoa barne eta proiektuan parte hartuko duten erakunde publiko edota pribatuen zerrenda, beren ekarpenen zenbatekoa (aurreikusitakoak edo finkatutakoak) eta finantzazio-plan horretarako erakunde eskatzaileak dituen agiriak (ebazpenak edo eskariak eta erakunde publiko edota pribatuen diru-laguntzak).
- Proiektuarekin lortu nahi diren gizarte helburuen azalpenak eta kuantifikazioa (adib. enplegu kopurua, plaza okupazionalak, jardunaldietarako joandako jende kopurua, etab.).
- Proiektua burutzeko egutegia, hasierako eta amaierako data eta bertako zedarririk garrantzitsuenak lortu izana.
- Urte bat baino gehiagoan burutzeko proiektuen kasuan, proiektuaren osoko gastua eta ekitaldi bakoitzekoa zatitu beharko dira, dela ONCE Fundazioari eskatzea aurreikusitako zenbatekoak, dela proiektuaren finantzazioan parte hartzea aurreikusten den gainerako erakunde publiko eta pribatuei eskatzea aurreikusitakoak.
Erakunde onuradunek hitza ematen dute SIRIS webgunearen bidez emango den informazio eta dokumentazio guztia egiazkoa eta behar adinakoa izango dela eskatutakoak justifikatzeko eta dokumentazio eta agiri horiek, eta batez ere jasotako laguntza justifikatzeko eskatu daitezkeen datu pertsonalak, legez bildu direla eta erasandakoen baimena dutela: langile edo erabiltzaileena, datu pertsonal horiek ONCE Fundazioari emateko, datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 11. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.