You are in main content

Campus Inklusiboa programa. Mugarik gabeko Campusa

Programa honen xede nagusia da desgaitasunarekiko ikasleek eskola goiz uztea galaraztea, DBHko bigarren zikloko, Batxilergoko eta lanbide zikloetako ikasle desgaituek beren prestakuntza unibertsitatean jarraitzea sustatuz etorkizunean kalitatezko enplegua izan dezaten.

 “Campus Inclusivos, Campus sin límites/Campus inklusiboa, mugarik gabeko Campusa” programak nahi duena da desgaitasunarekiko neska-mutil hauek unibertsitateko esperientzia ezagutu dezatela astebetez campus desberdinetan egonaz. Aldi horretan unibertsitate-esperientzia ezagutuko dute eta esperientzia horretaz gozatuko dute jarduera desberdinei esker: dibulgazio akademikoa, unibertsitateetako prestakuntza eskaintza ezagutu, desgaitasunarekiko ikasleentzat eskura dauden zerbitzuak eta kultura eta aisia arloko eskaintzak. 

Era berean, beren aukera akademiko hoberenei buruzko orientazioa eskaintzen zaie.

Era berean, parte hartzen duten unibertsitateek errazago hautematen dituzte beren campusa hobetzeko aukerak, etorkizunean beren geletan egon daitezkeen ikasle hauek egun batzuez bertara joanez gero; horrela, unibertsitate-hezkuntza inklusiboa aukera-berdintasunean eskaintzeko prestatuago egongo dira.

BIDEO-LABURPENA, 2015

"Campus Inclusivos, Campus sin Limites 2016" programan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan posta elektronikoz zure intereseko campuseko arduradunarekin ahalik eta lasterren; adierazitako bat bakarra aukeratu dezakezue eta mezuaren gaian CANDIDATURA CAMPUS INCLUSIVOS 2016 jarri. Mezu horretan informazio hau eman behar da:

  • Izen-abizenak
  • Adina
  • Desgaitasun mota
  • Desgaitasun maila
  • Helbide elektronikoa/harremanetarako telefonoa
  • Azkeneko ikasturtea egindako zentro akademikoa.
  • Ikastaroa.

Oraindik plaza eskatu dezakezu unibertsitate hauetakoren batean. Azkar ibili!