Zer egiten dugu

Enplegua eta trebakuntza

You are in main content

Enplegua eta trebakuntza

ONCE FUNDAZIOAK apustu irmoa egiten du lan-merkatu inklusibo baten alde, aukera-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren paradigmatik abiatuta, desgaitasuna duten pertsonen enplegua guztiontzako aukera gisa har dezan.

Gure ustez, enplegua funtsezko faktorea da desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko.

Xede hori modu eraginkorrean betetzeko, ONCE Fundazioak, urtero, bere aurrekontuaren % 60a, gutxienez, bere Prestakuntza eta Enplegu Planera bideratzen du. Horrela, arlo honetan gure jarduera-ardatzak honako hauek dira:

  • Lan egiteko adinean dauden eta desgaitasuna duten pertsonei lanbide-kualifikazioa eta lan-merkatuan aukera-berdintasunean sartu ahal izateko behar diren lan-trebetasunak ematea, prestakuntza ekintzen bidez
  • Desgaitasuna duten pertsonentzako enpleguaren sorrera sustatzea, Espainiako legedian dauden bideak eta formulak erabiliz
  • Okupazio-plazak sortzen laguntzea, desgaitasuna duten pertsonen elkarte-mugimendu erakundeekin eta haien familiekin lankidetzan

Enplegurako prestakuntzako zuzeneko ekintzak INSERTA Empleo jardueraren bidez burutzen dira (ONCE Fundazioa garatzen ari den Gizarteratze eta Gizarte Ekonomiarako Programa Eragilea (Poises) eta Gazte Enplegurako Programa Eragilea (POEJ) programen barruan), Europako Gizarte Funtsaren eta Gazteentzako Enplegu Ekimenaren baterako finantzaketarekin).

Prestakuntza-eskaintza irizpide hauen araberakoa izan da beti:

  • Malgutasuna: lan-merkatuaren eskaera aldakorretara egokitzeko
  • Lanpostua modu egokian betetzeko ezagutza, trebetasun eta gaitasun tekniko nahikoak ematea ahalbidetzen duena
  • Lanbide-jarduera egokia izateko ezinbestekoak diren trebetasun sozialak eta pertsonalak garatzea ahalbidetzen duena
  • Irisgarria: prestakuntza-ekintza bakoitzean behar diren egokitzapen teknikoak, ordu kopurua, metodologia eta baliabide materialak eta giza-baliabideak ematea, ekintzan parte hartzen duen pertsona desgaitu bakoitzaren behar espezifikoen arabera

ONCE Fundazioak enpleguaren kalitatearen aldeko apustua egin du (lanpostu egonkorrak eta kualifikazio altuagoko lanpostuetarako sarbidea sustatzea); halaber, kolektibo behartsuenei aukera berdintasunean laguntzea: desgaitasuna duten emakumeak, % 65etik gorako desgaitasuna duten pertsonak, desgaitasuna duten gazteak, desgaitasuna duten 45 urtetik gorako pertsonak eta, desgaitasuna izateagatik, egoera indibidual eta/edo sozialengatik enplegua lortzeko eta/edo horri eusteko zailtasun handiagoak dituzten pertsonak.

Indarrean dagoen enplegu-plana

1997az geroztik, hainbat enplegu-plan garatu ditugu. Hala, urte horretan, lehen Plana jarri zen abian, "5.000/10.000 Plana" delakoa. Plan horren helburua zen 5.000 lanpostu sortzea eta 10.000 prestakuntza-ekintza egitea desgaitasuna duten pertsonentzat 1997-2000 laurtekoan. Planaren emaitzek itxaropenik baikorrenak gainditu zituzten: lehen bi urteetan (1997-1998) ezarritako zifrak dagoeneko gainditu ziren.

1999an, ONCEren etorkizuneko egonkortasunerako Lankidetza, Elkartasun eta Lehiakortasunari buruzko bigarren Akordio Orokorra sinatu zen Nazioko Gobernuarekin. Akordio horretan, 1999-2008 aldirako desgaitasuna zuten pertsonen prestakuntzaren eta enpleguaren arloko helburu sozial berriak ezarri ziren eta "20.000/40.000 Plana" izenekoan jaso ziren. Plan honen helburua zen 20.000 lanpostu sortzea desgaitasuna zuten pertsonentzat eta 40.000 prestakuntza-ekintza egitea. ONCE Fundazioak 13.000 lanpostu sortzeko eta 18.000 prestakuntza-ekintza burutzeko konpromisoa hartu zuen 1999-2008 hamarkadan.

2004. urtean, itsuentzako edo beste desgaitasun batzuk zituzten pertsonentzako prestakuntzaren eta enpleguaren arloan Nazioko Gobernuarekin hartutako konpromisoak betetzeko eta gauzatzeko, ONCEren etorkizuneko egonkortasunerako Lankidetza, Elkartasun eta Lehiakortasunari buruzko Akordio Orokorrean, “ONCE-Taldearen 8.000/16.000 Plana” onartu zen, 2004tik 2011ra bitartean itsuentzako edo beste desgaitasun batzuk zituzten pertsonentzako enplegua eta prestakuntza sortzeari buruzkoa. Plan honen helburuak honako hauek izan ziren: 8.000 lanpostu berri sortzea desgaitasuna duten pertsonentzat eta 16.000 pertsonaren aldeko okupazio-plazak eta prestakuntza-ikastaroak garatzea. 8.000/16.000 Plana onartu eta urtebetera, 2005ean eta, lortutako helburuak baloratu ondoren, plan horren ordez ONCEren eta bere Fundazioaren 16.000/32.000 Plana ezartzea akordatu zen, 2004-2011 aldian desgaitasuna zuten pertsonentzako enplegu eta prestakuntzaren sormenari buruzkoa.

2011ko azaroaren 18an, 16.000/32.000 Planaren helburuak gaindituta, Ministroen Kontseiluak beste Akordio Orokor bat onartu zuen 2012-2021 aldirako, 15.000/30.000 Plana izenarekin. Horren arabera, ONCEk eta bere Fundazioak 15.000 enplegu eta okupazio-plaza berri sortzeko konpromisoa hartu zuten, bai eta desgaitasuna zuten 30.000 pertsonentzako prestakuntza-ikastaroak bultzatu eta garatzeko ere.

Helburu orokor horien barruan, ONCE Fundazioari dagokio:

  • 11.800 lanpostu sortzea
  • 2.400 okupazio-plaza sortzea/finkatzea
  • Desgaitasuna duten 14.000 pertsonen prestakuntza: Desgaitasuna duten 8.000 pertsona lanbide-heziketan eta 6.000 etengabeko prestakuntzan

Nabarmentzekoa da 8.000/16.000 Planarekin gertatzen den funtsezko aldaketa bat, 16.000/32.000 Planarekin eta egungo 15.000/30.000 Planarekin jarraitzen duena; enplegua sortzeko konpromisoa enpleguaren egonkortasunaren alde eginez garatzen da, enplegua sortzeko helburuarekin betetze-maila balioztatzeko aldi jakin bat gainditzen duten hirugarren enpresek eta erakundeek, ONCEren eta bere Fundazioaren laguntzarekin, sortutako enpleguak soilik hartuko baitira kontuan. ONCE Fundazioaren eta ILUNION Fundazioaren barne-enpleguari dagokionez, hazkunde garbia zenbatuko da. ONCEk eta bere Fundazioak desgaitasuna duten pertsonen enpleguaren kalitatearen alde hartutako konpromisoaren ondorio da aldaketa hori.

INSERTA Programa

ONCE Fundazioak, indarrak batzeko eta desgaitasuna duten pertsonen erabateko gizarteratzea sustatzeko eta ahalbidetzeko proiektuak eta ekintzak egiteko beharraren aurrean eta, jakitun izanik, helburua lortzeko botere publikoek, erakundeek, gizarte-eragileek, enpresa-eragileek eta, oro har, gizarteak eskuragarri dituen baliabide guztiak behar direla, INSERTA Programa bezalako jarduerak garatzen ditu.

Gizarte Erantzukizun Korporatiboak bultzatzen dituen printzipioetan oinarritutako kudeaketa-sistemaren ezarpena politika estrategikoen barruan sartzen duten enpresei zuzenduta dago INSERTA Programa, batez ere kezka sozialak beren merkataritza-eragiketetan eta interes-taldeekin dituzten harremanetan borondatez txertatuz eta, bereziki, desgaitasuna duten pertsonen kolektiboarekin duten konpromisoa sustatuz. Horretarako, ONCE Fundazioak enpresaren esku jartzen du bere aholkularitza espezializatua.

Programari atxikitzeko, Hitzarmen bat sinatu behar da eta, horren bidez, ekintza-plan espezifiko bat egituratzen da, modu koordinatuan. Plan horretan, pixkanaka, Hitzarmenaren indarraldiko urte bakoitzeko, egin beharreko ekintzak zehaztendira, enpresa bakoitzaren beharren, negozioaren berezitasunen, xedearen, helburu sozialaren eta estrategien arabera.

ONCE Fundazioak enpresei aholkularitza ematen dien INSERTA Hitzarmen honen jarduera-eremuak honako hauek dira:

  • Oinarrizko ardatz gisa, enplegu zuzena sortzeko eta desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza sustatzeko proiektu estrategikoak garatzea
  • Eta ardatz osagarri gisa:
    • Zeharkako laneratzea
    • Ondasunen eta zerbitzuen irisgarritasunaren arloko ekintzak sustatzea
    • Enpresa handien gizarte-erantzukizuneko planetan desgaitasunaren inguruko ekintzak eta estrategiak sartzea
    • Hedapenerako eta gizarte-sentsibilizaziorako ekintzak
    • Laneratzen laguntzen duten ekintzak sustatzea, bultzatzea eta babestea
    • Desgaitasuna duten pertsonen kolektiboa hobetzen laguntzen duten proiektuak
    • Sinatzaileek lortu nahi dituzten helburu sozialak lortzeko balio duen antzeko beste edozein

Hitzarmen horietako gehienen garapena, batez ere prestakuntzari eta enpleguari buruzko ardatzei dagokionez, Inserta Empleo erakundeak gauzatzen du.

INSERTA Hitzarmenak

Laneratzeari buruzko legeria

ONCE Fundazioak eta ILUNIONek, 20 urtetik gorako esperientzia dute desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua sortzen; eta honako hauek eskaintzen dizkie enpresei:

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako lan-bitartekaritza eta prestakuntza
  • Ordezko neurriak aplikatzeko aholkularitza juridikoa
  • Zeharkako enplegua sortzea desgaitasuna duten pertsonentzat bere EZBen bidez
  • Dohaintzak kudeatzea eta jasotzea, desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua eta prestakuntza sortzen laguntzen duten jarduerak sustatzeko
  • Lege-esparrua

    Desgaitasuna duten Pertsonak Gizarteratzeko Legea (13/82 Legea LISMI).

    50 langile edo gehiago dituzten enpresek beren plantillaren % 2 desgaitasuna duten pertsonentzat gordetzeko betebeharra arautzen du.

    LISMI betetzea ezinezkoa denean, legeak salbuespenezko aldi iragankor bat ezartzen du, non enpresak integraziorako “neurri alternatiboak” har ditzakeen, desgaitasuna duten pertsonen kontratazio zuzena lortu arte.

  • Salbuespena

    Salbuespen-ziurtagiria kasu bakoitzean eskumena duen Enplegu-Zerbitzuak emandako agiria da, eta honako kasu hauetan salbuespen-egoerak daudela ulertuko du:

    • Desgaitasuna duten pertsonek lan-eskaintza betetzea ezinezkoa denean
    • Desgaitasuna duten langileak enpresako plantillan sartzeko zailtasun bereziak eragiten dituzten gaiak egiaztatzen direnean
  • Neurri alternatiboak

    Apirilaren 8ko 364/2005 Errege Dekretuak betebehar hori betetzeko salbuespenezko neurri alternatiboak ezartzen ditu. 

    1. Zerbitzuak emateko edo ondasunak erosteko kontratuak Enplegu-Zentro Bereziekin edo desgaitasuna duen langile autonomo batekin
    2. Xede soziala lanbide-heziketa, laneratzea edo desgaitasuna duten pertsonen aldeko enplegua sortzen duten onura publikoko fundazio edo elkarteen aldeko dohaintzak edo diru-izaerako babesletza-ekintzak
    3. Enplegu-Zentro Bereziekin lan-enklabeak eratzea

    1. eta 3. neurrien urteko zenbatekoaren kalkulua urteko IPREMaren hirukoitza izango da % 2tik behera kontratatu ez den desgaitasuna duen pertsona bakoitzeko. 2. neurrirako, urteko IPREMa bider 1,5 kalkulatzen lortuko da % 2tik behera kontratatu ez den desgaitasuna duen pertsona bakoitzeko.